28 de noviembre de 2006

lorategian ametsetan



Gerturatu, eman musu
sentitu nazazu
heldu, ukitu
hitz egin dezaten gorputzek
guk esaten ez dakiguna.
Estutu.
Ekaineko loreak dantzari
haizearen txistu soinuetan
baina geltoki honetan
bi besterik ez.
Zure aurpegia itzaltzen duena
zigarro baten kea da,
zure irudia lainoz marrazten duena.
hala ere,
hor zaude,
nabari zaitut.

1 comentario:

Anónimo dijo...

¿DOnde he visto yo este dibujo?